KAIXO FAMILIAK ONGI ETORRI 4 URTEKO GELETAKO BLOGERA

miércoles, 16 de marzo de 2016

SORGIN FESTA
Egun berezia ospatu genuen eskolan. Guraso batzuk animatu ziren sorginez mozorratuta ipuinak kontatzera eta dantza egitera. Eskerrik asko animatzeagatik etortzen, oso gustura ibili ginen guztiok. 

LA FIESTA DE L@S BRUJ@S
Celebramos un día especial en la ikastola. Algunos padres se animaron a venir disfrazad@s de bruj@s y nos contaron historias y bailamos. Lo pasamos estupendamente y os queremos dar las gracias porque nos hicisteis pasar un momento entrañable y divertido.

video
SORGIN TXONTXONGILOA

Sorgin txontxongilo antzerkia ikaragarri polita egin zuten bi ama hauek. Oso entretenigarria  eta erakargarria izan zen, hain zuzen haurrak oso adi egon zirelako.




LA MARIONETA DE BRUJA
El teatro con la marioneta de una bruja que realizaron dos madres fue muy bonito. Resultó ser muy entretenido y atractivo al mismo tiempo, ya que l@s niñ@s estuvieron entretenidos en todo momento 

video


lunes, 22 de febrero de 2016

Liburutegia



LIBURTEGIAREN ERABILERAREN PROIEKTUA


Gure liburutegia funtzionala bihurtzeko asmoarekin, burura etorri zitzaigun lehenengo helburua irakurketaren grina piztea izan zen eta bigarrena espazioa gure ikasleengana hurbiltzea, leku atsegina eta interesgarri bat bezala ulertuz.
Eman ditugun urratsak hauexek izan dira:


-     Liburutegiko aurkezpena

3. mailatik gorakoei liburuak ordenean edukitzeko irizpideak azaldu zaizkie (gaika, adinaka, hizkuntzaren arabera,…) eta praktikan jarri dugu guztien aurrean. Aurkezpen honetan ere liburutegiko karnetak erakutsi eta nola egin  behar den mailegua liburuak etxera eramateko azaldu diegu, baldintzak ongi argituz (epea, zainketa…). 
15-16 ikasturtean berrikuntza egongo da 3. Mailako mailegutzaren hastapenetan. Aurreko bi kurtsoetan ohartu gara askatasunean liburuak aukeratzeko unean, irizpideak ez zeudela argi (…). Otsaila arte gutxienez mugaturik izango dituzte aukeratzeko liburuak, ea emaitza hobeagoa lortzen dugun
Honek aukera eman die askatasunean liburutegitik mugitzeko bertan kontutan hartu behar diren ezinbesteko isiltasuna eta lasaitasuna ahaztu gabe.
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. maila eta lehen hezkuntzako 1. ziklokoekin aurkezpena errezago izaten da, beraiek aukeratzeko dituzten liburuen apalak zeintzu diren mugatuz. Oraindik zail samar gertatzen zaie ordena ulertzea eta mantentzea.


-     Ipuin bat edo liburu bat entzun

Ipuinek, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez, umeen mundu sinbolikoa osatzen joaten da eta beraien irudimena eta errealitatearen hurbilketa lantzen dute.
Umeen literaturaren bidez, jendarteak bere burua nola ikusten duen jakin ahal dugu, nagusiek umeentzako ze nolako mundua nahi duten islatzen baita. Zentzu honetan gaur egungo ipuinetan umeei egokitzen zaizkien arazoak agertzen dira batzutan (gurasoen banketak, adopzioak, sexu bereko gurasoak, langabezia, etorkinak,…), mundua ulertzeko sortzen dituzten azalpen asko ipuinetatik hartzen baitituzte. Ipuinek euskarri hezitzaile bezala duten garrantzia kontutan hartzen dugu. Ipuinak ez dira neutroak inondik inora, mezuetan, pertsonaietan edota irudi bakoitzaren barruan, munduaren interpretazioa zabaltzen ari da. Gizarte bidezkoago nahi badugu, gure ikasleek irakurtzen dutena premiazkoa da.

Hasieratik saio guztietan ipuin bat edo liburu bat irakurri diegu. Asko saiatzen ari gara erritualak ezartzea liburutegian, bai ipuina kontatzerakoan (beti agertzen da kutxa magikotik ekarria, hitz magikoak esan ondoren, ipuina entzuten hasi aurretik erlaxatu eta kontzentratu egiten gara beste erritual baten bitartez), bai beraiek bakarrik irakurtzerakoan.

Ipuin kontaketa-irakurketa honetan, gure helburuak hauexek izan dira:

-Entzuten ikasi. Irakurketara iristeko eman behar den lehenengo urratsa.
-Liburuekiko interesa, motibazioa piztu.
-Liburu eta ipuin baten irakurketaz gozatu
-Besteekin entzuten egoteaz disfrutatu
-Ipuin desberdinak ezagutu: klasikoak, mitologikoak, Euskal Herrikoak, azken nobedadeak…
-Irakurketa ekintza zoriontsu, garrantzitsu eta desiragarri bihurtu
-Ipuin edo liburu bat irakurtzen entzuten ari garenean inkonszienteki erritmo eta tonuera egokiak barneratu
-Irakurketa baten interpretazio anitzak, ugariak aintzat hartu
-Irizpide kritikoak eta norberaren hausnarketak landu
-Irakurketa ikasketa esanguratsu bihurtu, emozioetara eramaten gaituena.
Ipuina entzun eta gero, ikasleei aukera ematen zaie beraiek nahi duten liburua irakurtzeko. Hasierako saioetan askatasun osoz hartzen zituzten. Geroago baldintza batzuk bete behar ziren (saioan bukatzeko modukoa, saio     bukatzen ez bazen hurrengoan jarraitzeko,…). Taldeak ez ziren nahasten. Baina “Berdinen arteko laguntza”ren filosofian oinarriturik, adin desberdinetako umeak elkartzea bururatu zitzaigun.


                             
PROYECTO DE UTILIZACIÓN DE LA BIBLIOTECA DEL CENTRO

Con la intención de que nuestra biblioteca llegue a ser funcional, el primer objetivo que nos propusimos fue promover la pasión, la afición por la lectura, y la segunda, acercar el espacio a nuestro alumnado, entendiéndolo como un lugar agradable e interesante.
Los pasos que hemos dado:
-     Presentación de la Biblioteca
Al alumnado a partir de tercer curso de Educación Primaria se le ha explicado los criterios de ordenación y catalogación de los libros (por temas, por edad, idioma…) y hemos practicado. En esta pequeña presentación se enseñan los carnets de la biblioteca y su funcionamiento para llevar los libros a casa en préstamo, aclarando todas las condiciones (plazo determinado, cuidado,…)
En el curso 2015-16 intentaremos que al principio en los préstamos al alumnado de tercero limitar hasta febrero por lo menos la elección de los libros, puesto que el año pasado y el anterior hemos observado que no tienen muy claros los criterios de elección, a ver si de esta manera logramos mejores resultados.
Esta sesión les ha dado opción a moverse con libertad y con conocimiento por la biblioteca, teniendo en cuenta la tranquilidad y el silencio imprescindibles en este espacio.
La presentación en segundo y tercero de Educación Infantil y en el primer ciclo de Educación Primaria es más fácil, limitado a las estanterías preparadas para este alumnado donde pueden elegir. Todavía les resulta complicado entender y mantener el orden.

-     Escuchar un cuento
Los cuentos nos ofrecen un recurso educativo inmejorable. A través de los cuentos se va completando el mundo simbólico de la infancia, se cultiva la imaginación y se elabora una aproximación a la realidad.
A través de la literatura infantil podemos saber cómo la sociedad se ve a sí misma, puesto que refleja el mundo que l@s adult@s quieren para l@s niñ@s. En este sentido en los cuentos de hoy en día, a veces aparecen las cuestiones e inquietudes que se presentan al alumnado (separación de los padres y madres, adopciones, padres y madres del mismo sexo, el paro, la emigración, la pérdida de un ser querido…) puesto que de los cuentos se cogen muchas explicaciones que surgen para comprender el mundo. Tenemos en cuenta la importancia que tienen los cuentos como apoyo, como soporte educativo. Los cuentos no son neutros de ninguna de las maneras, en los mensajes, en los personajes o dentro de cada imagen, se está desplegando una interpretación del mundo.                                
Si queremos una sociedad más justa, lo que lee nuestro alumnado es importante.
Desde el comienzo del proyecto en todas las sesiones les hemos leído un cuento. Estamos intentando intensamente establecer rituales en la biblioteca, tanto a la hora del contar el cuento (siempre el cuento aparece en la caja mágica después de decir las palabras y relajar antes de escuchar el cuento y concentrarnos por medio de otro ritual), como cuando leen ell@s sol@s.
En esta lectura-narración del cuento,  nuestros objetivos son éstos:
-      Aprender a escuchar algo leído. Es el primer paso que hay que dar para llegar a la lectura.
-      Promover, motivar el interés por los libros
-      Gozar de la lectura de un libro o cuento.
-      Disfrutar de compartir con l@s demás la escucha de un cuento.
-      Conocer cuentos diversos: clásicos, mitológicos, de Euskal Herria, del mundo, las últimas novedades…
-      Hacer de la lectura una práctica feliz, transcendente y deseable.
-      Interiorizar de forma inconsciente mientras escuchamos la lectura de un libro o cuento,  el ritmo y la entonación adecuados.
-      Respetar las interpretaciones diversas y plurales sobre una lectura.
-      Cultivar las reflexiones de cada un@ y las opiniones críticas.
-      Convertir la lectura en un aprendizaje significativo que nos lleva a las emociones.
Después de escuchar el cuento, al alumnado se le da la opción para elegir el libro que quieran leer, siempre que reúnan unas condiciones: que se pueda acabar en la sesión…
En principio los grupos no se mezclaron. Pero siguiendo la filosofía de la ayuda entre iguales, propusimos mezclar alumnado de diferentes edades.


LIBURUTEGIA
BIBLIOTECA

Aitziber eta Lourdes dira liburutegiko arduradunak
Aitziber y Lourdes son las responsables de la biblioteca.


Astean behin liburutegira joaten gara eta ipuin bat kontatzen digute. Liburutegian bertan kontatzen dizkiguten ipuinak oso interesgarriak, erakargarriak  eta adina eta beharretara egokituak izaten dira, beraz oso gustura joaten gara.


Una vez a la semana solemos ir a la biblioteca a que nos cuenten un cuento. Los cuentos que nos cuentan allí son muy interesantes, atractivos y adaptados según las edades y necesidades de los niñ@s Así que vamos muy content@s.










Hau kutxa magikoa da 

Ésta es la caja mágica. 

Eta gure kanta:
Begira begira
zein gauza polita,
zer ote dan zer ote dan
hemen daukadana.

Y nuestra canción:

Mira mira
qué cosa más bonita.
Qué será, qué será
lo que aquí tengo.



Hona hemen kontatu diren ipuin batzuk
He aquí algunos de los cuentos que se han contado.


















jueves, 21 de enero de 2016

INAUTERIAK / CARNAVALES


Gure mozorroa egiteko behar ditugun arropak hauexek dira:
- Gona ilun bat edo heldu baten kamiseta mauka motza iluna.
- Kamiseta txuria mauka luzekoa.
- Txaleko iluna edo kamiseta mauka motza iluna.
- Galtza txuri luzeak eta abarkak edo zapatilekin osatu ahal dugu.
- Sorgin txanoa.
- Sorgin erratza.




















 Éstas son las prendas que necesitamos para realizar nuestro disfraz:
- Una falda oscura o una camiseta de manga corta oscura de adulto.
- Una camiseta blanca de manga larga.
- Un chaleco oscuro o una camiseta oscura de manga corta.
- Podemos completarlo con unas medias blancas y unas abarcas o zapatillas.
- El gorro de bruja.
- La escoba de bruja.


TXANOA EGITEKO PAUSUAK
PASOS A SEGUIR PARA REALIZAR EL GORRO



Kukurutxoa egin umearen buruaren neurria hartuz.



Hacemos un cono tomando la medida de la cabeza del niñ@.






Konoari puntatik hasita forma ematen diogu artaziaz.

Empezando por la punta del cono cortamos dando la forma característica de este gorro.




Zeloa jarriz, puntari forma ematen diogu.


Ponemos cello para reforzar esta forma del gorro.
Paper higienikoaz inguratzen dugu dena goitik hasita.


Rodeamos con papel higiénico empezando por arriba.

Papera solte uzten dugu, moztu gabe eta beste aldean grapatzen dugu koilare baten eran utziz.


Dejamos el rollo de papel sin cortar y lo grapamos al otro lado del gorro, para formar un collarín.





Aurreko pausua beste aldean errepikatzen dugu koilare bikoiztuta gelditzeko.


Repetimos el paso anterior en el otro lado para que quede doble el collarín.



Sorginaren txanoa eginda dago, orain bakarrik falta zaigu goma bat jartzea umeari ez erortzeko.



El gorro de bruja está hecho, ahora sólo nos falta poner una goma para que al niñ@ no se le caiga







ERRATZA EGITEKO PAUSUAK
PASOS A SEGUIR PARA REALIZAR LA ESCOBA 

Erratza egiteko behar da:
- Makil bat.
- Papera (egunkaria, aldizkaria, zetazko papera,..)



Para realizar la escoba necesitaremos:
- Un palo.
- Papel (periódico, revista, papel de seda....)


Paperarekin tirak egiten ditugu.

 Realizamos tiras con el papel.


Gero papera makilaren ingurutik zelorekin itsasten dugu.

Luego envolvemos el palo con el papel y lo pegamos con cello.


Sorginez mozorratuta Takolo, Pirritx eta Porrotxen  "Gu sorginak gara" dantza eta abestia egiteko prest gaude

Disfrazados de brujas ya estamos preparados para cantar y bailar la canción "gu sorginak gara" de Takolo, Pirritx y Porrotx